Biografia

Iban Galan (Arrasate, 1985) “DESEGIN” sinapearen atzean dagoen ilustratzailea da. Batxilergo artistikoa Eibarren ikasi eta gero, ilustrazioko goi-mailako zikloa Gasteizko “ADGE” zentroan egin eta diseinu grafikoa Bartzelonako “LLOTJA” eskolan ikasi ondoren, 2010ean arte bisualen arloan mugitzen den “Desegin” marka edo sinadura sortzea erabakitzen du. 2011an bere lehenego bakarkako erakusketa sortzen du, hainbat hirietan erakusteko aukera izanez. Horien artean 2012an Bartzelonako “DESIGN WEEK´12” Festibalean eta BEC-en (Bilboko Bilbao Exhibition Center). Azken urte hauetan ere Getxo eta Arrasaten bere obrak ikusgai izan dira.

Gaur egun Gasteiz eta Bartzelona hirien artean dihardu eta ilustrazio lanak eta diseinu visualak konbinatuz bizi da. Estilo freskoak edo eguneratuak islatzen dira bere lanetan, material eta teknika ezberdinak erabiltzen eta ikuslegoari interpretaziorako tartea emanez.

.

Zerbitzuak

ILUSTRAZIO PERTSONALIZATUAK
Edozein euskarri, formatu edota teknika desberdinetan pertsonalizatutako proiektuak. Ikuspegi kontzeptual berritzaile, sortzaile, fresko eta dotore bateaz, tradizioa eta gaurkotasuna, eskulana eta arte grafikoak nahasten dituena. “Imajina dezakegun guztia ilustra daitekeelako”
LITERATUR ILUSTRAZIOAK
Liburuentzako estalkiak, Cd edota Vinilo-entzako portadak eta zure testuak goratzen dituzten mota guztietako irudiak. “Hitzak haizea ez dituelako eramate, gure ilustrazioetan grabatuta geratzen direlako.”
KARTELAK
Izaera artistiko eta balio estetiko handiak biltzen dituzten ekitaldi, jai-egun, kontzertu edota inaugurazioetarako kartelak. ”Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duelako.”
Muralak eta formatu handiak
Barneko nahiz kanpoko horma-irudiak, edozein azalelaren gainean egindako tamaina handiko ilustrazioak… ``Batzuetan ideia txikia bat ilustrazio handi batean bihurtu daitekeelako.”
ERAKUSKETAK
Espazio desberdinetan edo galerietan ikusgai izateko artelan indibidualak edota taldean egindako lan-aurkezpenak. “Azkar iritsi nahi baduzu zure artelana indibidualki aurkeztu, baina urrun irizteko beste batzuekin ikusgai izan beharko duzu.”