Basajaun, Sorgina eta Amalur

Basajaun, Sorgina eta Amalur

“Basque Totem”

Totemismoaren kontzeptua, euskal mitologiatiaren pertsonaiekin fusionatzeak, (Basajaun, Sorgina eta Amalur), artelan honi, sinbologia mistikoa eta babestasuna eskuratzera eragiten dio. Aintzinan, Totem deituriko jatorri funtzionala energia txarrak uxatzea zen, eta horretarako, herri edo kokaleku indigenen sarreretan jartzen ziren, jainkozko babes modu bezala; oso tematika egokia bizitzen hari garen momentua bizita.

Ilustrazioak gizakiaren hiru mailak irudikatzen ditu (fisikoa, mentala eta izpirituala), bizitzaren zuhaitza deseraikiz eta honen interpretazio berri bat sortuz.

Mailarik baxuenean Basajaun dago (maila fisikoa), zuhaitzaren enborra edo bizitzari eusten dion zutabea; Sorgina (maila mentala) adimena eta borroka da. Amalurraren apaiza eta landareen erabilera medizinalarekin duen nagusitasunagatik bereizten dena. Eta hirugarren mailan, Amalur (maila izpirituala), lurraren eta naturaren jainkosa. Bizitzaren edertasuna irudikatzen du, gizakiei mesede egin eta jainkozko babesaz gurtzen dituena.

Proiektua:
“LAU HORMA ARTEAN” erakusketa kolektiborako artelana.
40 x 50 zm

Teknika:
Teknika mixtoa 300g-ko Canson paperean.

Bezeroa:
Amari Art Agency.  www.amariart.org  (Getxo)